XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horien ahotsa oso entzungarri dela uste dugu Batzar hontan.

EUSKALTZAINDIAREN BIDEAZ KRITIKA

Behar bada, hemen agertu behar luke Euskaltzaindiaren jokabideaz duten eritzia.

Hona kuadrua: Prozedura edo erabidearen kritika /27 idazle /Lexikoari buruz /18 idazle / Aditzari buruz /12 idazle / Ortografiari buruz /8 idazle / Besterik /30 idazle / Ezer ez /35 idazle /4 idazle / Dena kritikatu dutenak /21 idazle /1 idazle / Erantzunik ez / 40 idazle.

Kuadru hau oso argigarri dela iruditzen zaigu.

Batetik, ikusi dugu Euskaltzaindiaren lana gehientasun batez onartua izan dela, zalantzarik gabe.

Baina, normala den bezala, egin duen guztia ez du ongi egin; eta osorik hartuta ongi derizkiotenen artean atalka aztertzerakoan ohar batzu egitea oso normala da, eta baita beharrezkoa ere: Hara hemen adierazgarri direla uste dugun puntu batzu: 1. Euskaltzaindiaren bideaz kritikarik ez dutenak /35 idazle /2. Besterik dion atalean, erreserba bat ageri da /30 idazle /3. Bestalde, gehiegi dira erantzun ez dutenak /40 idazle /4. Dena kritikatu dutenak ere, asko /21 idazle.

Kuadru hau da, behar bada, batzar nagusi honen lanerako adierazgarriena dena.

Batasuna ontzat hartua da, Euskaltzaindiak orokorki egin duen bidea ere bai.

Orain, bide hau nola egin denaren hontan, ba da zer begira, zer azter, zer konpon.